Mendi ibilbidea

Oderizko trikuharria

Aralarren magalean, ibilbide honek lau trikuharri lotzen ditu: Pikabotz, Milaldapa I, Azolape eta Pagamendi.
Pikabozko trikuharria tumulu handi batez inguratuta dago.
Pikabozko trikuharria tumulu handi batez inguratuta dago. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2020ko urtarrilak 14

Larraungo (Nafarroa) haranaren paisaia osatzen duten larre berdeen, haritz basoen eta pagadi trinkoen geografian, arkitektura ederra duten herriak eta baserriak lotzen dituzten hamaika xenda daude. Aralarren magalean kokaturik, inguru horietan dauden sekreturik gordeenak ezagutzeko aukera eskaintzen digute guztiek. Ibilbide honetan, sekretu horietako bat ezagutzeko parada izango dugu, Oderizko trikuharrien ibilbidea edo Jentilharribidea,hain zuzen ere. Irumuga eta Larrazpil mendien magalen artean dagoen herri txiki horretan, inguruko herri arkitekturaren adibide ederrak ikus ditzakegu. Horien artean daude Goikoetxea, Etxatoa eta Juangonea armarridun etxe bikainak. Goialdean dago San Lorentzo eliza. XIII. mendekoa da, eta erromanikotik gotikorako trantsizioaren adibidea.

Ibilbide erraz honek Larraun haraneko Oderitz herriaren lurretan dauden lau trikuharri lotzen ditu: Pikabotz, Milaldapa I, Azolape eta Pagamendi. 2017an egokitu egin zuten, eta marka marra hori eta laranjaz balizatu zuten. Herriko iturriaren ondoan utziko dugu ibilgailua. Errepidetik, ehunen bat metro jaitsiko gara Lekunberri aldera, eta eskuinetik Euntzexar baserri aldera doan bidea hartuko dugu. Asfaltatutako bidea amaitu, eta lurrezko bide zabal eta erosotik jarraituko dugu aurrera. Enborretan maiz ikusiko ditugu marka hori-laranjak. Markek erakusten diguten norabidean erraz egingo dugu aurrera.

Bide bazterrean lizar bikain batzuk ikusiko ditugu, eta, aurrerago, bidea hurritzen artean marrazten da. Haritzekin batera, hurritzak izango ditugu bidelagun. Ondo garbitutako bidetik, berehala helduko gara lehen trikuharriaren ondora: Pikabotz. Tumulu handi batez inguraturik dago harri hori. Xendara itzuli, eta seinale laranjak alde batera utziko ditugu. Kolore horikoei jarraitu, eta, malda txiki bat igo eta gero, Milaldapa I trikuharriaren ondora igoko gara. Zuhaitzez inguraturik dago, eta, gaineko harlauza ez badu ere, haren paretak nahikoa ondo kontserbaturik daude. Bidera itzuli, haritz, hurritz eta pagoek osatzen duten basoan zehar marrazten den xendatik jarraitu, eta herritik datorren pista zabalarekin bat egingo dugu. Metro batzuk gorago, hori utzi eta egurrezko hesoletan jarrita dauden bide seinaleek erakutsiko digute bide zuzena. Aldapa txiki bat igo, eta bidetik 50 bat metrora dagoen Azolape trikuharriaren ondora iritsiko gara. Hori ere tumulu handi batez inguraturik dago, baina lauren artean okerren kontserbaturik dagoena da.

Bidera itzuli, eta balizatutako bideak berriro basora eramango gaitu. Kilometro erdi bat ibili eta gero, xendatik gertu dagoen Pagamendiko trikuharriaren ondora helduko gara. Lauren artean hobekien dagoena da, eta handik oso gertu dago Oderitz herria. Bidera itzuliko gara, eta, burdin hesia pasatu eta gero, eskuinetik jaitsi eta errepidera aterako gara harriz egindako hesiaren ondotik. Bazterretik herrira itzuliko gara.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna