Behar beste berme batu dituzte aurrehautagaiek

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Athleticen hauteskunde kanpaina hastear da ofizialki. Datorren ostegunean jakinaraziko zaie Ricardo Barkala, IƱaki Aretxabaleta eta Jon Uriarte aurrehautagaiei atzo aurkeztu zituzten bermeak balekoak diren edo ez. Larunbatarekin eman zitzaion akabera prozedura hori egiteko epeari, eta zintzo joan ziren hirurak Ibaigane jauregira, kutxa mordotan bermeak zituztela.

Barkalak ez zuen jakinarazi zenbat eraman zituen, baina, zenbait iturriren arabera, 4.000tik gora izan dira. Beste biek eman egin zuten datua gardentasunez: Uriartek 6.254 aurkeztu zituen, eta Aretxabaletak, 3.304. Bermeen kopurua ikusita, eta hirurak hautagai izendatzen badituzte, lehia estua aurreikusten da ekainaren 24ko hauteskundeetan.

Bozen bila hasi edo jarraitu beharko dute ostegunetik aurrera, eta eragin handia izango du, ziurrenik, izen dantzak; besteak beste, zein entrenatzaile duen lotuta bakoitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.