Mortirolo eta ibilbide berria gaurko etaparako

2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Bigarren atseden egunaren ondoren, Italiako Giroko azken astea hasiko da gaur, 16. etaparekin. 194 kilometroko ibilbidea du Lovere eta Ponte di Legnoren artean. Ez da hasiera batean diseinaturiko ibilbidea, ez baitute Gavia igoko. Errepidean pilaturiko elurraren ondorioz, antolatzaileek ibilbidea aldatu dute. Horren ordez, Cevoko gaina jarri dute (1.054 m, 10,6 km eta 5,9%), eta Apricatik igoko dira, alde gogorrenetik. Gero, Mortirolo historikora joko dute: 1.289 m, 12,8 km eta %10,1. Tontorretik helmugara 28 kilometro daude. Lehen hamalauak aldapa behera dira, eta beste hamalauak ez dira lauak. Gorantz jotzen duen ibilbide oso nekagarri bat da: 14 kilometro, %2,5eko pendizarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.