Herritarren botoa «segurtasuna» oinarri izanda

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
EAEko hauteskundeak egiteko dekretua sinatu zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Adierazi zuen herritarren osasuna bermatzea izango dela oinarria, eta segurtasun protokoloa ontzen hasi direla, baina oraingoz ez dago berririk.

Orain arte emandako informazioaren arabera, batetik, badirudi hauteskunde mahaian dauden herritarren arteko distantziak zainduko direla, eta babes neurriak izango dituztela. Bestetik, asmoa da bozkatzera doazenen joan-etorriak kontrolatzea, jende pilaketarik egon ez dadin. Halere, posta bidezko botoa nagusi izateko saiakera egingo dute, eta 65 urtetik gorakoei etxetik bozkatzeko aukera eskaintzea da asmoa.

Hauteskunde kanpainan ere aldaketak egingo dira. Talde politikoek ezingo dute jende pilaketak sortu ditzaketen jarduerak egin, esate baterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.