Antton Telleria Lopetegi. (Tolosa, Gipuzkoa, 1993)

2021eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasita, Gaztea irratian eta ETB1eko Gure Kasa telebista saioan egin zituen plaza publikorako lehen urratsak, eta hortik egin du jauzi stand-up komediaren mundura. Barre librea emankizunean aritu da umorezko bakarrizketak egiten, bertze hainbat umoregilerekin batera, eta Nekatutak ikuskizunarekin dabil orain buru-belarri, Euskal Herriko plazetan. «Zalantza aldarrikatzearen» alde egin du elkarrizketaren akaberan: «Galderei erantzuterakoan, noski, erantzun bat eman beharra daukazu, baina gero askotan jabetzen naiz zein interesgarria den bereziki gaur egun esatea: 'Bueno, hau horrela izatea nahiko nuke, edo ez; ez dakit seguru'. Ez erabat alde batera edo bestera egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.