Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Engainuak

2017ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Independentismoaren kontrako kanpaina mediatiko eta politiko izugarria zabaldu da, argudiaturik herritarrak eta irakurleak engainatu egin dituztela hitzeman dietelarik Katalunia prest zegoela independente izateko, eta ontzat jorik independentziaren aldarrikapenak ez duela ezertarako balio izan.

Argudio hori hasiera-hasieratik da faltsua. Errepublika aldarrikatua dago, eta trantsiziorako legea, bozkatua. Egia da gobernuak nahiago izan zuela administrazioak amore ematea, gerrarik ez pizteko, baina horrek ez du esan nahi dena amaitu denik, ez horixe. Mundu guztiak aitortzen du gaur egun handiagoa dela independentismoak hauteskundeak irabazteko aukera I-27an baino. Eta ez da irudimen handia eduki behar jakiteko zer esan nahiko lukeen hauteskundeetatik eratorritako parlamentuak hasitako lanetan segitzeak berak. Errepublikaren esparruan.

Azkarregi ari dira, beraz, uste dutenak 155.a aplikatzeak erakutsi duela prozesua bukatua dagoela. Gainera, esan behar badugu nork engainatzen duen nor, eztabaida oso interesgarria izango da.

Izan ere, oso zaila da arrazoitzen hitzemandakoa bete zuen gobernu bati leporatzea boto-emaileak engainatu dituela. Gobernuak konpromisoa hartu zuen independentzia aldarrikatzeko, eta hala egin zuen. Konpromisoa hartu zuen erreferenduma aurrera eramateko, eta hala egin zuen. Zertan engainatu zuen nor? Engainatzea ote da ez espero izatea Rajoyk Espainiako konstituzio esparrua urratuko zuela, ez 155.a aplikatzeko, baizik eta gogoak emandakoa egiteko, PSOEren eta EBren baimenarekin?

Azalpenak ez lituzkete beste batzuek eman behar, jendea engainatzeagatik? Eta bi datozkit burura. Esan ziguten, esan zizueten, indarkeriarik ezean edozein proiektu politiko gara zitekeela. Gezurra. Eta esan ziguten Europa askatasun eta bizikidetza eremu bat zela, eta hori ere gezurra zen. Nork engainatzen du orduan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.