Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Parlamentua

2018ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Dena prest dago Kataluniako Parlamentuaren hasiera saiorako, 155.ak behartutako legegintzaldi honetan. Hilaren 17an izango da ganberaren lehen saioa, asteazkenarekin, goizeko hamaiketan; saio ezohikoa hasieratik, Mariano Rajoyk egin baitu deialdia. Adin mahaia osatuko dute lehenik.ERCko hiru kidek egingo dute; haien lana izango da mahaiaren bozketa antolatzea. Horixe izango da hartu beharreko lehen erabaki politikoa.

Parlamentuko mahaiaren osaera adostuta dago, eta erabakigarria izango da Puigdemonten ondorengo inbestidurarako, Puigdemont karguan berresteko. Junts Per Catalunyako bi kide, ERCko beste bi, Ciutadanseko beste bi eta PSCko bat izango dira —gehiengo independentista, beraz—. Ez dakigu, ordea, nor izango den presidente, Carme Forcadellek uko egin baitio. Talde independentistak negoziatzen ari diren akordio globalean, adostua dute presidentea ERCkoa izatea, baina, artikulu hau idazten ari naizelarik, ez dirudi errepublikanoek argi dutenik nor proposatu. Ernest Maragall izena aipatzen dute han eta hemen, zeina adinekoen mahaiko presidente ere izango den, baina ez dago ezer lotua.

Mundu guztiko begiradak, baina, hemizikloan egongo dira. Bruselan dauden bostak ez dira egongo, eta preso dauden hirurak ere ez. Ordezko zein formula baliatuko duten ikusteko dago.

Ganberako presidenteak taldeei galdetuko die nor proposatu nahi duten presidente. Hamar egun igarotzerako erabaki beharko da nola bozkatuko duten Carles Puigdemonten alde, espainolismoaren presio itzel baten erdian, ez baitute nahi hauteskundeen emaitza betetzerik: presidentearen hautagaitzaren kontra egingo dute teknizismoekin, bertan ez dagoelako. Hura kanpoan behartuta egotea garrantzitsuagoa balitz bezala herrialde honetako herritarren botoa baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.