ENBAXADA BILA

Gobernua

Vicent Partal.
2018ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Inork ez daki nola gertatuko den, baina jende guztiak zin egiten du gertatu gertatuko dela. Beranduenik, aste santuan. Hots, Kataluniak izango duela orain gobernu «eragile» deitzen dioten hori, gobernu autonomo bat. Bitxia eta zaila dela dirudi, baina den-denek egintzat jotzen dute hemengo politikari giroetan. Nahiz eta jakin eta ezin azaldu nola gertatuko den.

CUP da oztopoa oraintxe, ez baitago prest bere lau botoak gobernu autonomista bati emateko, koherentzia handiz. Beraz, kopuruak ondo egokitzeko, Carles Puigdemontek eta Toni Cominek uko egin behar liekete zeinek bere eserlekuari, eta sekula ikusi gabeko egoera bat sortuko luke horrek, inondik ere. Gaur egun, CUPek defendatzen du irmoenik, Puigdemontekin batean, erbesteko gobernua oinarritzat harturik errepublika ezartzen segitzeko estrategia. ERC, berriz, gero eta argiago ari da planteatzen autonomiara itzultzeko estrategia, eta gero eta jaramon gutxiago egiten dio estatua erabat desafiatzeko premiari. Eta badirudi Puigdemont prest dagoela bere eserlekuari uko egiteko baldin eta hala eragotz badezake bere estrategiaren aldekoek galaraztea gobernua osatzea bestelako estrategia bat nahi dutenekin. Kataluniako politika arraroa da, akrobatikoa, eta, batzuetan, nik neuk ere ez dut ikusten hura ulertzeko modurik. Niri kontatu didaten moduan kontatu dizut zuri, eta ea zertan den azkenean. Ea zertan den politikoki, baina baita praktikan ere. Izan ere, kontuan harturik nola dauden Junts Per Catalunyaren eta ERCren arteko harremanak, bistan da gobernu erdiak ez diola hitz egingo beste erdiari, eta, seguruenik, erdi bakoitzak bere aldera egingo du tira. Interesgarria izango da ikustea nola erantzuten duen jendeak, errepublikaren alde hainbeste egin duen oinarriko jendeak. Batek daki ez ote gaituzten harrituko orain ezin pentsatuzkoak diren gauzak eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.