Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Justizia

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Zuen herrialdean gertaturiko bi egintza judizialek haserre bizia sortu dute gurean. Batetik, Altsasuko auzia erabat desegiten duten bi proba agertu izanak; bestetik, La Manada delitugile talde matxista horren kontrako sententzia amorragarriak.

Luzaroan jasan behar izan ditugu Espainiako justiziaren bidegabekeriak. Baina, orain, auzi horiek biek —batik bat, bortxatzaileenak, Espainiako Estatuaren iritzi publikoaren erdigunera jaurti dute egiteko modu bat. Espainiako auzitegiek, legea interpretatu ordez, inguruabarrak interpretatzen dituzte. Eta horren adibide sinesgaitza eta ezinago argigarria da zer tratu desberdin ematen zaion guardia zibil bati, zer komeni zaion, horren arabera. Iruñeko bortxatzaileen auzian, bost horietako bat militarra da, eta beste bat, guardia zibila; bestela bezala esaten da ez zirela lanean ari eta, beraz, ez dagoela zertan aipatu hori. Altsasuko auzian, ordea, lanean ez baziharduten ere, guardia zibil bat dela kontsideratzen da, mutilen kontrako zigorra larriagotzearren. Lotsagarria da, argi eta garbi.

Espainiako Justizia, erortzear dela dirudien estatu baten irudirik txarrena bihurtzen ari da. Madrilgo presidentea baztertzeko maniobra zikina da adierazlerik argiena Espainian erabatekoa eta guztizkoa dela boterearengatiko borroka, eta PP hondoratzen ari dela, eta erregimena bera aurretik eramateko arriskua sortu duela. Harrigarria da maniobraren zikina, mafiosoa ia-ia. Zazpi urtean eduki dute ezkutuan bideoa, harik eta ateratzea komeni izan zaien arte; politikoki hil dute presidentea, haren intimitatea eta norbanakoen datuak babesteko legeak ere urratuta ...eta, bien bitartean, Alemaniak beste belarrondoko bat eman dio Espainiari: gobernuak ez du nahi izan Madrilek kondekora ditzan Puigdemont atxilotu zuten poliziak, eta uko egin dio polizia horien izenak emateari. Beste mundu bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.