Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Ea ba

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Puigdemont presidenteak iragarri zuen bere proposamena: Junts Per Catalunyako Quim Torrak onar dezala, barne presidente gisa, Kataluniako Generalitateko presidentetza. Erabaki horrek hainbat zalantza argitzen ditu, baina ez da irmoa oraindik, CUPen botoaren mende baitago: bai bailiteke CUP abstentziotik hasieran hitzeman bezala ezezkora aldatzea, eta horrek beste hauteskunde batzuk ekarriko lituzke uztailean. (Artikulu hau idazten ari naizelarik, CUPek ez dujakinarazi bere erabakia).

Torrak presidentetza eskuratzen badu, kontuan izan beharko da anbibalentzia konpongaitz bat. Batetik, agerikoa da erabakia bera porrot demokratiko bat dela. Agerikoa da Kataluniako erakundeak moldatu egingo direla 155.era eta Espainiako Estatuaren politika zapaltzailera. Carles Puigdemont da presidente legitimoa, abenduaren 21eko hauteskundeetan ere berretsia. Hura ez izatea presidente bozkatua, berriz, estatuaren presioari zor zaio, baina baita ERCren eta, ondoren, Junts Per Catalunyaren erabakiari ere: desobedientzia keinuz hari aurpegi ez emateko erabakiari. Halakoxea da politika, eta alderdi bien argudioa da horixe dela onena oraintxe, kontuan izanik legitimotasun doble bat ezarriko dela Errepublikako Kontseiluarekin, zeinetako presidente izango baita Puigdemont.

Tarte horren barruan, nabarmentzekoa da Quim Torra, bere karguan ariturik, leial izango zaiola urrian aldarrikaturiko errepublikari eta ez duela onartuko prozesu independentista bestela bideratzerik. Horregatik, ezinago bortitza izan da alderdi espainolisten eta Comukoen erantzuna. Horrek hasierako eztabaidara garamatza berriro. Ez luke hala izan behar, baina bere hartan iraunarazten du estatuarekiko konfrontazioa, eta batek daki ez ote duen are gehiago areagotuko oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.