Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Mugak

2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Ez dakit zergatik, baina aste hau bereziki emankorra izan da mugei eta gatazken konponbideei dagokienez. Mundu guztiaren ahotan ibili da Greziaren eta hemendik aurrera Ipar Mazedonia izango denaren arteko akordio historikoa, eta baieztatu dute Serbiak erreferendum batekin ebatziko duela ea Kosovori aitorpen diplomatikoa egin ala ez. Deigarriak dira Europako berriok, baina Afrikan ere izan da berri garrantzitsurik; izan ere, aste honetan Eritrea eta Etiopia ados jarri dira beren arteko mugaren kokapenaz, dozenaka urtetan gatazkan ibili ondotik. Positiboak dira hiru datu horiek, eta munduak nola funtzionatzen duen azaltzen digute hein batean.

Deigarria da hiru kasuetan gatazka konpontzeko erabakigarria izan dela nazioarteak esku hartzea eta onura argi bat izatea. Serbiaren eta Kosovoren artekoan, Europako Batasunak adierazi zuen Serbiak batasunean sartzeko aukera izango zuela baldin eta Kosovoko krisia ebazten bazuen; Greziaren eta Mazedoniaren artekoan, Greziak Europako Batasunean eta NATOn sartzeko betoa kenduko zion Ipar Mazedoniari, hark izena aldatu ostean; Etiopiaren eta Eritrearen artekoari dagokionez, Etiopia bat-bateko aldaketa eta liberalizazio garai batean sartu da, eta ezin dio gehiago eutsi Afrikako gerrarik luzeenari, zeina estatua odolusten ari baita. Halaber, inguru horretan gertatzen ari diren aldaketak direla-eta Txinako eta golkoko inbertsioen sarrera masiboen eta portu-egituren berrantolaketaren ondorio, komeni zaio tokian tokiko neurri ekonomikoak hartzea, eta neurri horietan Etiopiak eta Eritreak elkarrengana moldatu beharko dute ezinbestean; izan ere, Eritrea antzinako probintzia Etiopiaren portu naturala da.

Ezer ez da ezinezkoa, hortaz, mugez eta akordioez ari garenean, nahiz eta aste honetan Irlandako mugari eta brexit-ari buruzko eztabaidak zera gogoratzen digun: ezer ez dela erraza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.