ENBAXADA BILA

Keinuak

Vicent Partal.
2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Quim Torra Kataluniako 131. presidente bilakatu da aste honetan. Oso egoera berezian. Lehenengoz, bere burua behin-behinekotzat duen presidente bat daukagu, legez 130.a inbestitzeko zain, hau da, Carles Puigdemont. Eta inork ez daki, ezta presidenteak berak ere, zenbat iraungo duen, ezta iraungo duen ere. Lehen, Martxelo, bazegoen ohitura agintari berria ehun egunez patxadaz uzteko. Torrak ez zituen izan ezta ehun segundo ere.

Estatuaren artilleria guztia, gobernuarena nahiz ez-gobernuarena, tiroka hasi zen haren izena jakin bezain laster. Desafiotzat hartzen da hark errepublikari uko ez egitea, presidente legitimoa Berlinen dagoela berrestea, eta errepresioa gaitzestea.

Hainbesteko oldarkortasunaren kontra, keinu zuhurren bidez erantzun du Torrak. Espainiako Gobernuak, adibidez, nahi zuen kargua hartzeko ekitaldian bandera, konstituzioa eta erregearen argazkia bertan egotea, eta Torrak, berriz, ihes egin zion halako ekitaldi tradizional bat egiteari; aurrean ia-ia familia eta parlamentuko presidentea bakarrik zituela egin zuen karguaren zina.

Urduritasunak jota dago Madril nazionalista. Katalunian osatu da gobernua, gobernu legitimoaren segida ez hausteko moduan, eta urriaren 1ari leial izanez, hori baita 131 presidente izan dituen nazio hau sortu zeneko egun berria.

Eta beste gai batek areagotu zuen madrildarren urduritasuna: Belgikak uko egin dio Bruselan bizi diren hiru kontseilariak Espainiaratzeari: Puig, Serret eta Comin. Itzelezko garaipen juridikoa izan zen, eta denok nahi genuke etortzeko dauden beste garaipenen aurrekoa izatea. Baina erabaki horrek halako mina eragin zuen, non prentsa nazional esaten dioten horrek egunkarien azaletatik ezkutatu baitzuen. Nola egongo ote dira, halako irrigarrikeria egiten badute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.