Torrak eta ERCk epaiketari buruz hitz egin dute

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Quim Torra Kataluniako presidenteak ERC Esquerra Republicanako ordezkariak hartu zituen atzo Generalitatearen jauregian. Buruzagi independentisten aurkako epaiketari eman beharreko erantzunaz eztabaidatzeko erakunde subiranistekin antolatu duen bilera sortaren parte izan zen atzokoa. Ez zuten neurri edo erabaki jakinen berririk eman, baina Sergi Sabria ERCren bozeramaileak esan zuen bilera «positiboa» izan zela. «Ez gaude batasun estrategiko bat ez edukitzea onartzeko moduan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.