Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osasun larrialditik at

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osasun larrialditik irtengo dira gaur, eta «osasunaren zaintza eta kontrol» fase batera igaroko dira, uztailaren 12ko hauteskundeak egin ahal izateko. Hain zuzen, EAEko Babes Zibileko aholkularitza batzordearen bilera egin zuten atzo arratsaldean, eta bertan eman zen erabakiaren berri. Martxoaz geroztik, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da batzordearen gidari, baina azaldu dute fase honetan jada ez dagoela horretarako arrazoirik. Beraz, Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak hartuko du berriz ere batzordearen ardura, haren eskumena baita.

Jaurlaritzak adierazi duenez, bi hilabetez pandemia kudeatu ostean, orain arteko egoera epidemiologikoa gaindituta dago. Horretarako, jakinarazi dute Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak egindako ebazpen bat izan dutela oinarri, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.