Albistea entzun

IDATZITAKOAK

Berria -

2019ko urtarrilak 25

Maribel Tellaetxek idatzitako hainbat testu oinarri sendoak dira familiarentzat hark eutanasia nahi duela adierazteko:

Maribelen gutuna goiburudun testua zabaldu du, adibidez, familiak. 2006ko abenduan hark idatzitakoa da, gaixotasunaren diagnostikoa izan berritan. Seme-alabei eta senarrari zuzenduriko maitasun berbak ditu, eta gaitzaren endekapena nagusitzen denean bizitza eteteko borondatea erakusten dutenak ere bai. Hona esaldietako bat, senarrari zuzendua: «Hain indartsua eta zoragarria da zuregatik eta gure seme-alabengatik sentitzen dudan maitasuna, maitatzen ahazten hasiko balitzait bizitzeari utzi nahi bainioke». Edo beste honako hau: «Geratzen zaidan bizitzak zuena zailtzen badu, ez dut bizitzen jarraitu nahi».

Beste agiri garrantzitsua 2017ko abendukoa da. Aurretiazko borondateen agiria izenpetu zuen, bizitzaren amaierakoak erabakita uzteko egin ahal den agiri ofiziala. Gaitzak ekarritako «gainbeheraren» aurretik sinatutako agiria dela esan du familiak. Pairamendua eragingo liokeen gaitz sendaezinen bat balu eta eutanasia legezkoa balitz, huraxe nahiko lukeela esan zuen. «Prozedura horren bidez, era azkar eta oinazerik gabean hil nahiko nuke». Eskatu zuen, halaber, bizitza ez luzatzeko. Horiek ezartzeko zioen artean sartu zuen «dementzia larriren» bat izatea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Formatu txikian egin duten arren, lehengoen antzerako irudi bat edo beste utzi du 2021eko Nafarroa Oinezek. ©Jagoba Manterola / Foku

Amaitu da Lizarrako Nafarroa Oinez

Paulo Ostolaza

Bi egunetan egin dute jaia, Lizarrako Ikastolak antolatuta. Eguraldiak lagundu ez duen arren, arazorik gabe bete dute egitaraua. Datorren urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak antolatuko du.

Suhiltzaileak lanean, Gasteizen, artxiboko irudi batean. ©Endika Portillo / Foku

Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean

Berria

Gros auzoko Gure Txoko tabernako sukaldean piztu da sua, goizeko 9:00ak aldera. Taberna itxita zegoen.

Nekane Lekuona. / ©Andoni Canellada, Foku

Minbiziaren ondorioak samurtu nahian umeei

Maria Ortega Zubiate - Gipuzkoako Hitza

Aspanogi elkarteak eskatu berri du protokolo bat ezar dezatela minbizia gainditu duten haurrei jarraipena egiteko. Gaixotasuna gainditu duten haurren %70ek jasaten dituzte ondorioak gerora.

EAko kritikoek salatu dute «isilarazi» egin nahi dituztela

EAko kritikoek salatu dute «isilarazi» egin nahi dituztela

Berria

Modu «antidemokratikoan» jokatzea egotzi diote zuzendaritzari. Egoera «jasanezina» dela esan dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna