Futboleko Munduko Kopa

Suediak 1-2 irabazi dio Ingalaterrari, eta hirugarren sailkatu da

Julen Etxeberria.
2019ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Suedia igoko da Munduko Kopako podiumaren koska gorenera. Suediarrek 1-2 irabazi zioten atzo Ingalaterrari Nizan (Frantzia), hirugarren eta laugarren posturako partidan. Beraz, Eskandinaviako taldeak berdindu egin du duela bederatzi urte Alemanian jokatutako Munduko Kopan lortutako emaitza. Ingalaterrak, aldiz, laugarren postuarekin konformatu beharko du. Duela lau urte, Kanadan, hirugarren izan zen. Hala, koska bat egin du behera.

Irekiak izan ohi dira hirugarren eta laugarren posturako lehiak, irabazteko premia ez baita horren handia. Hala izan zen atzokoa ere. Suediarrek bi gol sartu zituzten jada 22. minutuan: Asllanik egin zuen lehena, 11. minutuan, eta Jakobssonek bigarrena, 11 minutu geroago. Ingelesak, ordea, gai izan ziren suspertzeko. Kirbyk 1-2koa lortu zuen 31. minutuan, eta, bost minutu eskas geroago, Whitek binakoa. Baina epaileak baliorik gabe utzi zuen aurrelari ingelesak sartutako gola jokaldia telebistaz ikusi ondoren, argudiatuta jaurti aurretik Whitek baloia eskuz ukitu zuela. Ia ordubete falta zen oraindik, baina ez zen gol gehiagorik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.