Eibarrek beste aurkari zuzen bat izango du gaur parez pare Ipuruan: Girona

Aitor Manterola Garate.
2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
«Partida guztiak dira garrantzitsuak, hainbat talde baikaude elkarren gainean sailkapenean». Horra Jose Luis Mendilibarrek ligari atera dion argazkia, zehatza bezain balekoa. Dozena bat talde dabiltza jaitsierari ihes egiteko lehia gogorrean, eta horietako bat etorriko zaio gaur Eibarri Ipuruara: Girona. «Ez da finala», esan du Zaldibarko entrenatzaileak, baina badu garrantzi handi-handia. Izan ere, Eibarrek bi puntu ateratzen dizkio Gironari, eta, gaur irabaziko balu, aurkari zuzen bat bost puntura uztea aurrerapausoa litzateke mailari eusteko lehian.

Gironak Kopako partida izan zuen ostegunean, eta, Eibarrek bizi jokatzen badu, nekeak errazago erasango die kataluniarrei; zelaiaren egoera ere kontuan hartu beharko da, euriaren eraginez biguna egongo baita zelaia, eta astun jarriko baita minutuak aurrera joan ahala. Hori dena baliatzen asmatu behar du gaur etxeko taldeak, eta gaia badu horretarako.

EIBAR-GIRONA

Eibar. Dmitrovic; Peña, Ramis, Arbilla, Jose Angel; De Blasis, Diop, Jordan, Cucurella; Kike eta Sergi Enrich.

Girona.Bono; Ramalho, Juanpe, Alcala; Porro, Pere Pons, Valery; Aleix Garcia, Granell, Portu; eta Stuani.

Epailea. Gonzalez Gonzalez.

Ordua. 18:30 (BeIN La Liga).

Lekua. Ipurua (7.000 ikusle).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.