Osasunak 1-0 irabazi dio Zaragozari, eta lider da berriro

Fran Merida, lehian, atzo. J. M. / FOKU.
Julen Etxeberria.
2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Bi aste geroago, lider da berriz ere Osasuna. Iruñeko taldeak 1-0 irabazi zion atzo Zaragozari Sadarren, eta Albacetek atzo etxean Oviedorekin berdindu egin zuenez, Espainiako Bigarren Mailako sailkapenaren buruan dago berriro. Malagak gaur Deportivori etxean astindua eman ezean, lider izango dira gorritxoak jardunaldia bukatutakoan ere.

Osasunak berriro erakutsi zuen gotorleku bilakatu duela Sadar, eta bederatzigarren aldiz jarraian irabazi zuen bertan. Ez da daraman bolada bikain bakarra, jokoan egon diren azken hemezortzi puntuetatik hamasei lortu baititu. Horri esker dago sailkapenaren buruan.

Juan Villarrek eman zion berriz ere garaipena Osasunari. Aurrelariak denboraldiko bere bederatzigarren gola sartu zuen, Roberto Torresek adina. 71. minutuan egin zuen, Zaragozaren area barruan eskuineko oinarekin dotore jaurtita. Zaragozak azken ahalegina egin zuen, eta estutu egin zituen etxekoak azken txanpan. Baina ez zuen helburua lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.