85 lagun tximino baztangak jota

Azken asteotan detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaixotu diren guztiek sintoma arinak dituzte, eta etxean bakartuta egon beharko dute, inor gehiago ez kutsatzeko

jone arruabarrena
2022ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Azken asteetan, 85 pertsonari diagnostikatu diete tximino baztanga: 59ri Bizkaian, 7ri Araban eta 19ri Gipuzkoan. Osakidetzak azaldu duenez, azken kasu horiek ez daukate, lehenengo kasuek bezala, lotura epidemiologikorik atzerriko beste kasu batzuekin; aurretik kutsatutako pertsonen kontaktuak dira oraingoak. Hala ere, azaldu du gaixotu diren guztiek sintoma arinak izan dituztela eta etxean bakartzeko agindu dietela. Kutsatuetatik 83 gizonak dira, eta bi emakumeak.

Osakidetzak gaixotasunaren sintomak zein diren gogorarazi du: sukarra, mialgia, adenopatiak —gongoilak haztea— eta eskuetako eta aurpegiko erupzioa. Euskal Herrian maiatz amaieran atzeman zituzten lehenbiziko kasuak. Ordutik Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroarekin lanean dabil Jaurlaritza, kasu berriak aztertzeko.

Joan den astean, OMEk nazioarteko larrialdia ezarri zuen tximino baztangarengatik. Izan ere, 16.000 herritar baino gehiago kutsatu dira tximino baztangarekin 75 herrialdetan, eta horietatik bost hil egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.