Hiru lagun preso sartu dituzte Karrantzako gaztearen kasuarekin lotuta

Epaileak presondegira bidali ditu Karrantzako (Bizkaia) gaztearen ustezko hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bederatzi pertsonetatik hiru, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Astelehenean egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, eta asteazkenean pasatu ziren gehienak epailearen aurretik. Atzo arratsalde erdirako, atxilotuetako sei libre gelditu ziren azkenean.
Azaroaren 28an, biktimaren senideek salatu zuten 31 urteko gaztea desagertuta zegoela, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen zer gertatu zen argitzeko. Kantabriako Ramales de la Victoria herriko ibai batean (Espainia) agertu zen gaztearen gorpua, bi egun geroago. Ertzaintzak abiatutako ikerketa oraindik zabalik dago. Balmasedako (Bizkaia) epaitegiak sekretupean jarri du kasua.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.