Eibarrek bi golen aldea irauli behar du gaur Ipuruan, Sportingen kontra

Aitor Manterola -

2018ko abenduak 6
Oker egindakoa zuzentzeko aukera dauka gaur Eibarrek Espainiako Kopan, final-hamaseirenetako itzulikoan. Ipuruan osatu behar du balentria txiki bat, Bigarren Mailako Sportingek 2-0 irabazi ziolako joanekoan. Bi goleko zama ez da txikia, baina bada konfiantza inguruan, eta horri heldu zion atzo Jose Luis Mendilibarrek. «Gai gara kanporaketa iraultzeko, eta horretarako hasieratik atera behar dugu haien bila».

Teoria pentsatua eta landua dauka taldeak, eta orain zelaian erakustea baino ez zaie geratzen. Horixe izaten da zailena, baina gaur ariko direnetako asko joanekoan jokatu zutenak dira, eta orduko arantza ateratzeko aukera ona daukate. Ezin dute Gijonen (Espainia) eman zuten itxura kaskarra eman, eta are gutxiago, zaleen aurrean. Nortzuk ariko diren ez zuen aurreratu Mendilibarrek, baina pista argigarria eman zuen: «Igandean Levanteren aurka ariko den taldetik zortzi edo bederatzi aldaketa izango dira». Deialditik kanpo utzi ditu, atseden har dezaten Ivan Ramis, Pape Diop eta Fabian Orellana.

Sportingen kasuan, bada aldaketa handi bat joaneko partidatik: entrenatzailea aldatu du. Jose Alberto Lopezek ordezkatu du Ruben Baraja.

Jaurlaritzak milioi bat euro

Zelaitik kanpoko jardunean, atzo baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro jarriko dituela Ipuruako mendebaldeko harmaila berritzeko. Datorren denboraldi hasieran, lanak amaitua izatea espero dute, eta Ipuruan 8.050 ikusle sartuko dira orduan.

EIBAR-SPORTING

Eibar. Riesgo; Peña, Arbilla, Bigas, Cucurella; De Blasis, Jordan, Sergio, Pere Milla; Charles eta Cardo

Sporting. Dani Martin; Molinero, Alex Perez, Juan Rodriguez, Espeso; Sousa, Nacho Mendez, Alvaro Jimenez, Pablo Perez; Lod eta

Blackman.

Epailea. Gonzalez Gonzalez.

Lekua. Ipurua (7.083 ikusle).

Ordua. 18:30ean (Bein La Liga).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna