Kezkarekin bat egiten duela esan du Jaurlaritzak

2020ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Gaiaren inguruan galdetuta, zera adierazi dio BERRIAri Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak: «Eusko Jaurlaritzan kontziente gara kulturaren arloko hainbat eragilek kezka handia daukatela gertatzen ari den guztiak ekar ditzakeen ondorioez. Jaurlaritzak bat egiten du kezka horrekin, eta gaia mahai gainean dago, beste sektore batzuetan etor litezkeen ondorioen gaineko kezka dagoen moduan». Zupiriaren hitzetan, oraindik goiz da neurtzeko ondorioak zenbaterainokoak izango diren, baina adierazi du «erantzun egoki bat emateko lanean hasiak» direla. «Ikusi behar da, baita ere, zer bide hartzen duten estatuko zein Europako erakundeek».

Nafarroako Gobernuak, berriz, arte eszenikoen sektoreko ordezkariekin bilera bat egin duela azaldu dio BERRIAri, haien kezkak aintzat hartze aldera. Edonola ere, datu zehatzik ezean, oraindik neurriak zehazteko goiz dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.