Jeff Sessions fiskal nagusiak dimisioa eman du

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Hauteskundeen biharamunean Jeff Sessions AEBetako fiskal nagusiak erabaki du kargua uztea. Hala ere, kargugabetze itxura gehiago izan du dimisioarena baino, Sessionsek eskutitz batean adierazi baitu erabaki hori hartu duela Donald Trump presidenteak hala eskatu diolako. Kargua hartu zuenetik oso desadostasun handiak izan dituzte Trumpek eta Sessionsek, eta presidenteak behin baino gehiagotan jendaurrean gogor kritikatu du fiskal nagusia. Sessionsen kabinete buruak, Matthew Whitakerrek, fiskal nagusi kargua hartuko du behin-behinean.

Sessionsek Errusiaren hauteskundeetako ustezko esku hartzearen inguruko ikerketa gainbegiratzeko ardura hartu behar zuen, baina uko egin zion horri, arrazoi etikoengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.