Irudia. Donostia

Ekaitzak izan dira sargoriaren ostean

JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
2020ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Sargoria bezain aldakorra izan zen atzoko eguraldia Euskal Herrian. Lurraldeko toki gehienetan 30 gradutik gorako tenperaturak izan zituzten goizean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu zuen 15:00etatik aurrera, 21:00ak arte. Hainbat tokitan, ekaitzak, euri jasa handiak eta haize bolada gogorrak izan zituzten —orduko 100 kilometrotik gorakoak ere bai zenbait tokitan—, eta baita kazkabar erauntsiak ere. Arabatik sartu zen ekaitza, eta ekialderantz egin zuen gero. Argazkian, Donostiako Ondarreta hondartza, ekaitza hasi baino ordu batzuk lehenago, sargori betean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.