Albistea entzun

Erorien Haranean hobiratutakoen senideek babesgabetasuna salatu dute

Bilera bat egin dute Espainiako Gobernuko ordezkariekin, gorpuak handik ateratzea aztertzeko, baina ez dute ikusi «borondate argirik»
Hobi komun batetik ateratako gorpu batzuk.
Hobi komun batetik ateratako gorpu batzuk. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2019ko azaroak 8

Erorien Haranean hobiratuta dauden euskal herritarren familietako kide batzuek bilera bat egin zuten atzo Espainiako Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko ordezkariekin, azken horiek deituta, Madrilen. Hurkoak handik atera eta Euskal Herriratzeko eskaera egina dute senideek, eta aukera horretaz aritu ziren hizketan. Gobernuko ordezkariek esan diete ez dutela baztertzen aurrera egitea, baina zuhurtzia eskatu diete familiei, eta ohartarazi igandeko hauteskundeetako emaitzek prozesua baldintza dezaketela.

Senideek eskertu egin dituzte azalpenak, baina ez dute ikusi gobernuko ordezkariek «borondate argirik» dutenik. «Txosten teknikoak, xehetasunak, eragozpenak... badirudi horrekin guztiarekin ito nahi dutela auzi hau; Franco handik ateratzeko maniobrarekin bere horretan utzi nahi dutela guztia», azaldu du Ekhiñe Atorrasagastik —bileran parte hartu du, haren senide Lucas Ugarte Erorien Haranean hobiratua baitago—. «Ez digute zehaztu zein izango den hurrengo urratsa, ez digute eperik eman».

Haiek duela bi egun jaso zuten bilerarako deialdia. Euskal Herritik zazpi lagun joan dira, eta Valentziatik (Herrialde Katalanak), beste bi. Atorrasagastik azaldu duenez, gobernuak txosten arkitektoniko bat egin du mausoleo frankistako basilikan dauden horma hilobi, hobi komun eta hezurtegiei buruz. Horren berri eman zieten atzo; astelehenean jasoko dute senideek, eta uste dute gobernuak argitara aterako duela. «Presaka egindako zerbait dirudi bilerak. Esan digute gardentasunez jokatzeko egin dutela».

Txosten «mardulean» ez dago ezer berririk, Atorrasagastiren arabera. «Jakina zen egitura ez dagoela egoera onean, hildako batzuk kutxetan daudela, beste asko ez, hezurrak nahastuta daudela, identifikatu gabe... Hara eraman zituzten inoiz handik ateratzeko asmorik gabe. Logikoa dirudi, beraz, zailtasun tekniko handiko lan bat izatea». Gobernuko ordezkariek jakinarazi diete txosten horrez gain beste batzuk egin beharko dituztela: bideragarritasun teknikoari buruzkoak, auzi medikuenak eta juridikoak, besteak beste. «Badakigu alde teknikoa oso konplexua izan daitekeela, baina funtsean borondate politikoko kontu bat da, eta, orain arteko frankismoaren biktimek izan duten babesgabetasuna ikusita, ezin dugu asko espero».

Gorpu lapurtuak

Madrilgo Cuelgamurosko haraneko basilikan 1936ko gerran hildako 33.833 gorpu daude, bi aldeetakoak. Euskal Herritik, zehazki, 1.312 hilotz eraman zituzten 1958tik aurrera, Memorien Haraneko hobi erraldoiak betetzeko. Bakan batzuk, senideen oniritziarekin; gehienetan, inori ezer esan gabe, hilerrietatik ebatsiz. Arabatik eraman zituzten gehienak: 613. Nafarroatik, berriz, 249; Gipuzkoatik, 238; eta Bizkaitik, 212. Orain arte, antzuak izan dira monumentutik hilotzak ateratzeko saialdi guztiak; salbuespen bakar bat dago: 1980ko otsailean, Nafarroako zenbait herritako 133 fusilatu errepublikanoren gorpuak atera zituzten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.