Memoria historikoarekin loturiko tokiak babestuko ditu Nafarroako Gobernuak

Horiek horrela izendatzeko eta horiei buruzko informazioa landu eta zabaltzeko oinarriak zehazten dituen lege egitasmo bat onartu du
Ezkabako gotorlekuan aurten eginiko ekitaldia.
Ezkabako gotorlekuan aurten eginiko ekitaldia. J. DIGES / EFE

Jokin Sagarzazu -

2018ko urriak 18
Memoria historikoaren tokiei buruzko lege egitasmo bat onartu du Nafarroako Gobernuak, eta parlamentura igorriko du «laster», alderdien onespena jaso dezan. Legearen helburua da 1936ko kolpe militarraren ondorioz eta geroko errepresio frankistan Nafarroako herritarrei eragindako «indarkeriazko gertakari garrantzitsuekin loturikoa tokiak» zaintzea eta horien ezagutza sustatzea, «oroimenaren babesleku eta bake eta bizikidetzaren balioen transmisiorako esparru bihur daitezen».

Lege egitasmoaren arabera, Memoriaren Toki gisa hartu ahalko dira, besteak beste, fusilatu edo desagertutako pertsonen banakako zein taldekako hilobiak eta ehorzketa lekuak; indarkeria eta errepresio frankista jasan zuten pertsonak atxilotzeko eta hiltzeko erabili zituzten tokiak; frankismoan preso hartutako pertsonen bortxazko lanaz egindako obra publikoak, eta geroztik frankismoaren biktimen oroimen, errekonozimendu nahiz erreparaziorako esparrutzat sortutako memoriaren lekuak.

Legean jasotzen dira Memoriaren Toki izendatzeko jarraitu beharreko prozedurak. Horrekin batera, zehazten da legearen helburua badela leku horiekin loturiko informazioa lantzea eta material horretarako sarbidea erraztea, webguneen eta bestelako bitartekoan bidez. Testuak aipatzen du material hori guztia Nafarroako Gobernuaren Memoria duten Eskolak hezkuntza programan erabili ahal izango dela.

«Lege egitasmo honekin beste behin erakutsi dugu 1936ko eta ondorengo errepresioarekin lotutako memoria berreskuratzeko gure konpromiso argia», azaldu du Ana Ollo bozeramaileak. Azpimarratu du legeak «are gehiago» finkatzen duela alor horretan Nafarroako Gobernua egiten ari den lana eta horrek duen «erreferentzialtasuna» beste instituzio batzuentzat.

Ollok azpimarratu du legea parte hartze prozesu baten bidez landu dutela, eta horretan «inplikatu» egin direla hainbat erakunde, gizarte eragile eta herritar. Iragarri du «luze gabe» igorriko dutela testua parlamentura.

Agerraldian, gobernuko eledunari galdetu diote Iruñeko Erorien Monumentuak —kolpe militarren aldekoak gogoratzeko egin zena— jaso ahal izango duen Memoriaren Toki izendapena. Ollok erantzun du eraikin horrekin zer egin erabakitzeko prozesu parte hartzaile bat zabaldu dutela eta hori amaitzea komeni dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna