Solarpack burtsara atera da, eta lehen egunean %10 handitu du akzioen balioa

Mundu osoan milioi eta erdi eguzki panel jarriko dituzte, 510 MWko potentzia lortzeko. 310 milioi euro inbertituko dituzte horretarako
Pablo Burgos eta Jose Galindez, burtsaratzeko kanpaia jotzen.
Pablo Burgos eta Jose Galindez, burtsaratzeko kanpaia jotzen. MIGUEL TOÑA / EFE

Lander Muñagorri Garmendia -

2018ko abenduak 6
Burtsaratze arrakastatsua izan du Solarpack enpresak. Atzo eguerdian Bilboko burtsaren eraikinean kanpaia jo ostean, 8,3 euroko balioarekin merkaturatu ziren konpainiaren akzioak, eta 9,14 euroraino egin zuten gora egunaren amaierarako. %10,1 izan da igoera hori. Egunaren hasieran 9,32 euroraino ere igo zen akzio bakoitzaren balioa. Mundu osoan parke fotovoltaikoak jartzen ditu Algortan (Getxo, Bizkai) egoitza duen enpresak, baina etorkizunean inbertsio handiagoak egiteko asmoa dutela azaldu zuten Jose Galindez Solarpackeko presidenteak eta Pablo Burgos kontseilariordeak.

Hain zuzen, konpainiak 310 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du, eta kapital horrekin jarriko dituzten eguzki plaken bidez 510 MWko potentzia lortuko lukeen azpiegitura osatu nahi du Solarpackek. Energia kopuru hori lortzeko milioi eta erdi eguzki panel jarri beharko lituzkete mundu osoan zehar. Finantzaketa horren %75 kanpotik iritsiko da, eta hor kokatuko dira burtsaratzeagatik lortutako 100 milioi euroak. Inbertsioa egiteko kapitalaren gainerako %25 baliabide propioetatik jarriko du konpainiak.

Hala ere, enpresaren helburua handiagoa litzateke. Galindez eta Burgosen arabera, GW bat lortu ahal izateko azpiegiturak ezarri nahi dituzte datozen lau urteetan. Beraz, egun daukaten ahalmen energetikoa biderkatzeko asmoa dute, «etorkizuna duen baliabidea delako». Hori ziurtatzeko arrazoiak eman zituzten ondoren: energia eolikoko 50 GW instalatu ziren iaz munduan, eta energia fotovoltaikoko 98 GW. 2015. urtera arte energia eolikoko azpiegiturak gehiago jartzen ziren, baina badirudi azken urteetan egoerak buelta eman duela.

Enpresak kapitalaren %37,6 jarri du salgai merkatuan, baina %39,9ra iristeko aukera ez dute baztertzen eskaera handia baldin badago. Bilboko burtsan merkaturatu zen atzo konpainia, baina Madrilgo, Bartzelonako eta Valentziako merkatuetan ere kotizatzen ari da. Solarpackeko arduradunek azaldu zutenez, datozen hiru urteetan burtsan izango dituen irabazi guztiak enpresan bertan inbertituko dituzte, eta akziodunak lau urteren buruan hasiko dira saritzen.

Enpresan ekarpena egiten ari diren inbertitzaileen profilaren inguruan, Galindez eta Burgosek azaldu zutenez, «iraupen luzekoak dira, eta hurrengo urteetara begira jarrita daude; ez dira espekulatzaile hutsak».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna