SOSLAIA. Emmerson Mnangagwa

Malko gabeko krokodiloa

mikel rodriguez
2018ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Zimbabweko shona herriaren iruditerian krokodiloa animalia maltzur eta zuhurra da. Ngwena erraten diote, eta horixe da Emmerson Dambudzo Mnangagwa jarduneko presidente (Zvishavane, Zimbabwe, 1942) eta atzoko hauteskundeetako faboritoaren ezizena. Gaztetan bat egin zuen ZANU Zimbabweko Batasun Afrikar Nazionalarekin, eta Krokodiloen Taldea izeneko gerrilla unitatean borrokatu zen indar kolonialen aurka. Ordutik, atxikita gelditu zaion ezizena izan da krokodiloa.

Maltzur eta zuhur sona, ordea, boterean egindako ibilbideak eman dio. Rhodesiako erregimena bukatu ondoren, Robert Mugabek Segurtasun ministro izendatu zuen. 1987tik aitzinera, berriz, presidentearen eskuin besoa bihurtu zen, baina krokodiloak ez zuen malko bat bera ere isuri kide izan zuena boteretik kentzeko orduan. «Hagitz-hagitz zorrotza zen. Ez zuen solas anitzik egiten. Uste dut horrek beldurtzen duela jendea», errana du haren semeetako batek, Emmerson T. Mnangagwak, DJ St. Emmo izen artistikoa duen musikariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.