Kolonbian 6.402 positibo faltsu egon ziren 2002 eta 2008 bitartean

Fiskaltzak emandako kopuruaren hirukoitza da. Bakerako Justizia Bereziaren arabera, 1.500 militar daude hilketekin nahastuta

arantxa elizegi egilegor
2021eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Kolonbian 2002 eta 2008bitartean militarrek 6.402 zibil hil zituzten, eta borrokan hildako gerrillariak balira bezala aurkeztu. Hala jakinarazi zuen atzo JEP Bakerako Justizia Bereziak. Erakundearen arabera, 1.500 militarrekin daude lotuta positibo faltsu horiek.

JEPek jasotako salaketak aurrez Kolonbiako Fiskaltzak bildutakoak baino hiru aldiz gehiago dira Fiskaltzak 2.248 positibo faltsuren berri eman zuen tarte bererako. «Gobernutik kanpoko iturrien arabera 2004 eta 2008 bitarteko epea izan zen ankerrena, positibo faltsuei dagokienez. Orain arte jasotako positibo faltsuetatik %78 garai horretakoak dira. Urtebete geroago nabarmen jaitsi ziren hildakoen kopuruak: 2008an, 792 zibil hil zituzten, eta,2009an, 122 izan ziren gerrillari gisara aurkeztutako hildako zibilak», azaldu zuen JEPeko bozeramaileak. Erakundeak nabarmendu zuen Alvaro Uribe agintean zela, 2002. urtetik 2010era, izan zirela positibo faltsu gehien.

Sei eremu

Biktima kopurua zehazteaz gain, horien jatorria ere ikertu du auzitegiak. Ikerketaren arabera, Antioquian egin zituzten hilketa horietatik %25, eta han kokatutako Armadaren IV. Brigada jotzen dute krimen horietatik %73ren erantzule. Beste eskualdeak dira Karibe, non positibo faltsuetatik %7,3 salatu dituzten, Santander Iparraldea, Huila, Meta eta Cesanare. Azken horretan, ikerketak jasotzen duenez, 100.000 biztanleko 12 pertsona hil zituzten 2002 eta 2008 bitartean.

JEPek azaldu duenez, positibo faltsuak nabarmen ugaritu ziren 2006 eta 2008 bitartean, eta kasu horietako askotan armadakogoi agintariak izan ziren nahastuta.

Hasiera batean, nekazaritza eremuetako herritarrak baliatzen zituzten hil eta gerrillari gisa aurkezteko, baina, gerora, hirietan bizi ziren eta maila sozioekonomiko apala zutenak ere hil zituzten: langileak, etxegabeak, edota ezintasunen bat zuten pertsonak. Hala ere, auzitegiak zabaldutako kasuei esker, borroketan hildako gerrillari gisa aurkeztu zituzten 71 zibilen gorpuak aurkitu ahal izan dituzte. Antioquiako departamentuan guztiak.

Orain hurrena, Arauca, Boyaca, Caqueta, Guainia, Guaviare, Sucre eta Putumayon positibo faltsuekin lotuta aurkeztutako salaketak ikertuko ditu auzitegi bereziak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.