Realak beste bolada on bat hasi nahi du gaur Sevillan Betisi irabazita

Julen Etxeberria.
2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Levanteren zelaian 3-0 galduta eten zen Realak zeraman bolada ona. Aurreko lau partidak irabazi eta gero, esku hutsik itzuli ziren txuri-urdinak Valentziatik (Herrialde Katalanak). Halakoetan, lehenbailehen jokatu nahi izaten da, beste bolada on bat hasi ahal izateko. Eta horixe egin nahi du Realak gaur, Sevillan (Espainia), Betisen aurka, Espainiako Lehen Mailako 18. jardunaldian.

Itxuraz, gaurkoak aukera aproposa dirudi, Betis eskas ari baita. Sailkapenari erreparatu besterik ez dago: azken-aurrena da, eta 11 puntu besterik ez ditu. Hamalau gehiago ditu Realak, eta neurketa bat gutxiago jokatu du. Alde handia da hori, eta ustezko nagusitasun hori aprobetxatu nahi du Gonzalo Arkonadak entrenatutako taldeak, hiru puntuak lortzeko. Lehen itzulian jokatutako neurketan, Reala 2-0 nagusitu zen Zubietan. Nahikari Garciak sartu zituen norgehiagokako bi golak. Aurrelaria prest dago ordukoa errepikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.