Bost liburutegi gehiago integratu ditu irakurketa publikoko sareak

Arabako Aldundiaren menpeko liburutegiak sartu dira sarean, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatuta. Sareak 6.575.212 funts eta ia milioi bat bazkide ditu dagoeneko

Bingen Zupiria eta Igone Martinez de Luna, atzo, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Erredakzioa
Gasteiz
2018ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Euskadiko Irakurketa Sare Publikoan integratu dira Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegiak. Hitzarmena sinatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak eta Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatu Igone Martinez de Lunak, Gasteizen. Akordioaren bidez, bost liburutegi gehiago eta beste 308.091 funts berri sartu dira. Sareak jada 309 liburutegi eta 6.575.212 funts biltzen ditu. Arduradunek azaldu zutenez, sareak dituen 978.093 bazkideak izango dira hitzarmenaren onuradun nagusiak, aurrerantzean «aukera zabalagoak» eskainiko baitizkie.

Hitzarmenaren bidez, Ignacio Aldekoa kultur etxeko liburutegia eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari atxikitako zerbitzu eta museoetakoak sartuko dira irakurketa sare publikoan. Udal titulartasuneko liburutegiek osatzen dute batez ere sarea, baina badira bestelakoak ere: Artxibo Historikoa, Lazkaoko Beneditarren Artxiboa eta beste, esaterako. Orotara, 1,1 milioi izenburu daude funtsetan, eta erabiltzaileek aukera dute liburutegietan sakabanatuta dauden lanak txartel bakar baten bidez eskuratzeko, katalogo kolektibo bakar bat kontsultatzeko eta eLiburutegira sarbidea izateko.

Zupiriak gogorarazi zuen duela hamahiru urte hasi zela hainbat eraikin, herri eta organotan banatuta zeuden liburutegiak bateratzeko prozesua, eta gaineratubeste urrats bat egin dela Arabako foru liburutegiak integratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.