Lau ekoizpen propio izango dira EOren Musika Gelan

Euskadiko Orkestraren hezkuntza zikloak denboraldi berria aurkeztu du: 40 jardueratik gora izango dira,. 3 eta 12 urte arteko haurrentzat

Musika Gelaren denboraldi berriaren aurkezpena, atzo, Donostian. E. ORKESTRA.
Erredakzioa
2022ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Euskadiko Orkestraren hezkuntza adarrari loturiko zikloa da Musika Gela deiturikoa. 3 eta 12 urte arteko haurrak musikara hurbilarazteko helburua izan du hastapenetik, eta, azken bi urteetan, pandemia tarteko, eskaintza txikiago bat landu duten arren, programa oparo batekin itzuliko da aurten. Atzo aurkeztu zuten denboraldi berria, eta aurreratu lau ekoizpen propio estreinatuko dituztela haren barruan.

Ondinaren magia izeneko ikuskizuna izango da horietako bat, eta, magiaz gain, Duboit, Jolivet, Ravel eta Debussy konpositoreen hainbat pieza ere tartekatuko dituzte.

Living Room Music deituriko perkusio kontzertua izango da beste ekoizpen propio bat, eta konfinamendu garaira itzuliko dira. Asmoa zera da: krisi garaietan gizakiak duen sormenerako gaitasuna azpimarratzea. Mahaiak, koilarak, abanikoak, ura, lanparak, loreontziak eta beste erabiliko dituzte perkusio tresna gisara.

Ravelen boleroa izango da propio Musika Gelarako sorturiko beste saioetako bat. Eta laugarrena, berriz, Elkarrekin sortu kontzertu parte hartzailea, zeinetan ordenagailua eta teknologia aurreratuena baliatuta musika konposatzeko trikimailuetan arakatuko baitute.

Familientzako kontzertuak

Lau emanaldi horiez gain, beste hamaika jarduera egingo dituzte, guztiak helburu didaktiko batekin prestatuak; tartean, entsegu irekiak eta Donostiako Kursaalean eta Gasteizko Principal antzokian egingo dituzten familientzako kontzertuak. Sarrerak salgai daude jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.