Osasunak Betisi irabazi nahi dio, zalantzak gehiago ez areagotzeko

ainara arratibel gascon
2020ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Jokoan izan diren azken hamabi puntuetatik bakarra lortu du Osasunak, eta atzo Levantek irabazi eta gero, Jagoba Arrasateren taldea jaisteko postuetan da 11 punturekin. Emaitzak ez ezik, jokoa ere ez da ona izan. Hori dela eta, eta zalantzak uxatzeko garaipena behar du gaur, etxean, Betisen kontra (16:15, La Liga). Aukerako partida dirudi. Izan ere, Manuel Pellegriniren taldeak ondo hasi zuen liga, baina burua altxatu ezinik dago azken partidetan. Gorritxoek baino puntu bat gehiago dute, hamabi.

Betis garesti ordaintzen ari da atzean egiten ari den akatsak. Ligan gol gehien jaso dituen taldea da: 23 sartu dizkiote 11 lehiatan. Arrasate, hala ere, ez da fio. «Maila handiko jokalariak ditu, eta egoera honetan ondo moldatzen den teknikaria». Ligarekin eta Espainiako Koparekin trinkotu egingo zaio Osasunari egutegia. «Hilabete garrantzitsua izango da guretzat abendua. Aurkari zuzenen kontra jokatuko dugu batez ere, eta gure onena eman beharko dugu». Taldeak golaksartzeko dituen zailtasunen inguruan ondorengoa esan zuen. «Aukerak sortzen ari gara, eta iritsiko dira». Hain zuzen ere, bi aurrelari dira Arrasateren deialdiko aldaketa nagusia: Calleri eta Brandon. Biak denbora luzez min hartuta egon dira.

Bihar jokatuko du, bestalde, Eibarrek, aurreko jardunaldian Betisen aurka lortutako garaipenari segida emateko asmoz. Valentzia hartuko du Ipuruan (21:00). Etxean irabazi gabe da denboraldi honetan Eibar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.