«Garaipenaren» tesiari eutsi dio Marlaskak

2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuaren aspaldiko diskurtsoari eutsi zion atzo Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, Gasteizko Biktimen Oroimenezko Zentroan ETAren biktimei eginiko omenaldian: «ETA erakunde terrorista garaitua izan zen, zuzenbide estatuak menderatu zuen, eta ez zen inolako ordainik egon, ez presoen auzian ez beste ezertan».Ekitaldian, Dori Monasteriok eta Alberto Muñagorrik hitz egin zuten ETAren biktimen izenean. Muñagorrik aitortu zuen «hunkitu» egin zela ETAk borroka armatuaren bukaera iragarri zuenean: «Atzera begiratzean, ezinezkoa da ehunka biktimaz eta euren senideez ez gogoratzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.