Debekatu ez, baina zigortu bai

2016ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Prostituzioa ez dago debekatuta Euskal Herrian, baina zeharkako hainbat zigor ezartzen dizkiete prostitutei zein bezeroei. Horrek leku ikusezinetara eraman du prostituzioa. Ipar Euskal Herrian, prostitutak zigortzen ziren orain arte, «bezero bila aritzeagatik». Frantziak berriki onarturiko legean, kendu egin dute delitu hori, baina hemendik aitzina bezeroak zigortuko dituzte, 3.750 eurorainoko isunak jarrita, «sexua erosteagatik». Klubak eta etxeak ez daude onartuta Ipar Euskal Herrian: proxenetismotzat jotzen dira.

Hego Euskal Herrian, herrien arabera aldatzen da legea: Irunen, Bilbon eta Lantziegon, ordenantzak daude, eta haietan zigortu egiten da kaleko prostituzioa. 30 eta 3.000 eurorainoko isunak jartzen ahal dituzte udalek. Klubak eta etxeak baimenduta daude, legeztatuta ez egon arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.