Albistea entzun

Itsas eolikoaren aukera. Arazoak

Arrantzaleak ez dira fio itsasoko haize errotekin

Bretainiako hainbat arrantzalek sorgailu eolikoen oinarriak jartzen dituen itsasontzia inguratu zuten maiatzean.
Bretainiako hainbat arrantzalek sorgailu eolikoen oinarriak jartzen dituen itsasontzia inguratu zuten maiatzean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko abenduak 5 - BIlbo

Itsas zabaleko haize errotak energia berriztagarrien paradigma gisa saldu dituzte energia konpainia handiek. Ingurumenari inolako kalterik egiten ez diotela zabaldu dute, baina arrantzaleak ez dira iritzi bereko, eta hasiak dira parkeen aurka mobilizatzen. Euskal arrantzaleek, Bizkaiko golkoko besteekin batera, salatu dute egitasmo eolikoak ez direla bateragarriak beren jardunarekin, besteak beste kostaldeko plataforma kontinentala —sakonera txikiko itsaso eremua— oso estua delako. Europako Batzordea ere haien alde agertu da, eta egitasmo eoliko bakoitzaren aurretik inpaktu azterketa zorrotzak egin behar direla agindu du.

Euskal arrantzaleak arduratuta daude parke eolikoekin, momentuz, baina, urruneko gauza dirudi. Galizian bi eraikitzeko asmoa du Iberdrolak, Ortegal lurmuturretik hamabi kilometrora, baina oraindik aurrekontsulta fasean daude. Egoera ezberdina da Bretainian, Iberdrolak 62 haize errota finko jartzeko egitasmoa hasia baitu, Sant-Brieg hiriko kostaldetik hamasei kilometrora. Parkeak 75 kilometro koadro beteko ditu. Iazko abenduan, Europako auzitegiek ez zituzten onartu arrantzaleen helegiteak, eta oniritzia eman zion egitasmoari.

Arrantzaleek, baina, beren etorkizuna arriskuan ikusten dute, besteak beste «isuri kutsakorrak» egozten baitizkiete lanak hasi dituen konpainiari. Haien kalkuluen arabera, errotek arrantzaren %30 uxatu dezake, eta hitzemandako kalte ordainak 2023. urtean amaituko dira, eraikuntza prozesuarekin batera.

Horregatik, hitzetatik ekintzetara pasatu dira, eta maiatzean 70 arrantzontzik haize errotei eusten dieten ziri erraldoiak lurperatzen dituen itsasontzia inguratu zuten. 500 metro baino gutxiagora gerturatzeko debekua ez errespetatzeagatik, gelditzera behartu zuten. Lanak geldirik daude, baina martxoaren 1ean hasiko dira berriz, eta liskarrak espero dira.

Bretainiako kexen oihartzuna Bizkaiko golkora iritsi da. Horregatik, kostaldeko kofradia guztiek idazki bat igorri diote Espainiako Gobernuari. Diotenez, haize errotak arrantza tokietan jarri nahi dituzte, eta horrek kalte egiten dio ekosistemaren arrain aberastasunari. Beste bi arrazoi eman dituzte: kutsadura akustikoa eta olatuetan izango duten eragina.

Europa, arrantzaleekin

Arrantzaleek aliatu bat aurkitu dute Europako Legebiltzarrean, itsasoko haize erroten inguruko txostenean espresuki eskatzen duelako «tokian tokiko arrantzarako leku historiko tradizionalak» energia berriztagarrietatik kanpo gelditzea. Bizkaiko golkoa arrantza lekuz josita dago, eta, toki batzuetan plataforma kontinentalak hamar kilometro baino gutxiago dituela kontuan hartuta, ez dago tokirik errotentzat.

Arrantzaleek, baina, badakite aurkari ahaltsuak dituztela, eta «presio taldeen» lana salatu dute. Haien aburuz, erakunde publikoek inposizioaren bidetik jo dute, «itsasoa industrializatzeko», eta garbi dute zein den asmoa: «Gizartearen kaltetan ari dira, eta energia enpresen mesedetan, zeinak erakutsi duten interes orokorretik oso urrun daudela».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko metalgintzako greban eginiko manifestazio bat. Ertzaintza langileei oldartu zitzaien. ©M. T. / EFE

Hiru urteko zigor eskaera zuen metalgintzako langilea ez da kartzelan sartuko

Imanol Magro Eizmendi

Fiskaltzarekin akordio batera iritsi da eta hamabi hilabeteko zigorra onartu du. Beste bi akusatuen aurkako frogarik ez dute aurkeztu

Shangaiko portua, edukiontziz beteta ©Alex Plavevski (Efe)

NDFk aurtengo hazkunde aurreikuspenak apaldu ditu

Jokin Sagarzazu

Kezka agertu du AEBetako eta Txinako ekonomien bilakaeraren eta inflazio tasa handien inguruan.

Altan Bernedoko langileak, Gasteizko Santiago ospitalaren aurrean protestan. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Bi hilabeteko grebaren ondoren, konponbidea urrun dago Altan Bernedon

Aitor Biain

Osakidetzak isuna jarri dio Arabako enpresari, gatazkaren ondorioz botikak jaso ez dituelako

Metalgintzako bi langile, Bizkaiko enpresa baten aurrean ©Luis Tejido (Efe)

Bizkaiko metalak 2023ra arte atzeratu du susperraldia

Jokin Sagarzazu

Jarduera maila %77,5 da gaur egun. Hiru enpresatik batek ez zuen irabazirik lortu iaz. 2022an 1.000 lanpostu sortzea aurreikusten dute. Patronalak «oso zail» ikusten du soldatak KPIaren igoerara egokitzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.