martxelo otamendi
Kataluniako hauteskundeak. ZUZENDARIEN GALEUSCA

Galderaz betetako bozak

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Generalitateak egunotan esan du gaur ez dela arazo handirik izango Kataluniako bozkalekuetan mahaiak osatu eta hauteskundeak normaltasunez egiteko. Mahaiak osatzeari ezezkoa eman dioten herritarren kopuru handia ezagutu zenean, zalantzaren laino lodiak agertu ziren Kataluniako ortzian. Horixe bakarrik falta zitzaien zuen herriko hauteskunde berezi hauei, Vicent, mahai portzentaje esanguratsua osatu gabe geratzearen ondorioz gaur gauean ez egitea publiko emaitzak, hurrengo egunetan osatuko ziren mahaietako boto emaileen botoetan ez eragiteko. Ez da horrelakorik gertatuko, hipotesi hori erabat baztertu dutelako.

Gaurko hauteskundeetan gobernu bat baino zer edo zer gehiago erabakiko da; aldi bereko xakean bezala, partida bat baino gehiago ari baitira jokatzen eremu desberdinetan. Prozesuak segituko duen edo ez erabakiko da, eta segitzekotan nork hartuko duen lema. Orain daramatenak, alegia, Puigdemontek eta Junts per Catalunyak, edo Aragones-Junquerasen eta ERCren eskuetara pasatuko ote den.

Irabazle edozein dela ere, independetziazaleek gehiengoari eutsiz gero, jite bereko gobernua osatuko dute, bi alderdirekin gutxienez.PDeCATek lortuko dituen emaitzak dira gaurko hauteskundeetako beste puntu interesgarri bat. PNCren berririk ez dago.

Beste aldean, ez dago dudarik PSCk hartuko duela 155. artikuluaren botapean egin ziren hauteskundeetan Ciutadansek Ines Arrimadasekin ustekabean lortu zuen nagusitasuna. Inkesta gehienek Salvador Illa hautagai sozialista jotzen duteirabazlegaurko hauteskundeetan, eta aurreikuspen hori betetzeak zaildu lezake independentziazaleek gobernua lapurtzea irabazleari.

Hala gertatuz gero, sozialistek ezin izango dute oso protesta ozena egin, Pasqual Maragall eta Jose Montilla presidente izan zirenean —2003an lehena, eta 2006an bigarrena—, Artur Masek irabazi zizkielako bi hauteskundeak.

Ordu gutxi falta dira emaitzak ezagutzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.