Espetxera bidali dute Erandion anaia hiltzea egotzi dioten gizonezkoa

Atxilotuak 56 urte ditu, eta, ustez, larunbatean hil zuen 57 urteko anaia. Dirudienez, liskar baten ostean ito egin zuen, hil arte

Larunbatean ustez hilketa izan zen Erandioko (Bizkaia) etxea. LUIS TEJIDO / EFE.
unai etxenausia
2022ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Larunbat gauean Erandion (Bizkaia) atxilotu zuten 56 urteko gizonezkoa espetxeratzea erabaki du epaileak. Liskar batean 57 urteko anaia hiltzea egotzi diote gizonari. Anaiaren etxebizitzan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak, bizilagunek abisua ostean.

Hilketaren abisua eman zuten bizilagunek, eta etxebizitzan bertan atxilotu zuten ustezko hiltzailea. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak. El Correo egunkariaren arabera, hiltzaileak lepotik heldu eta ito egin zuen biktima. Azaldu zutenez, zor ekonomiko bat zen eztabaidaren arrazoia. Biktimari autopsia egingo diote, ikerketa amaitu eta gero.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, hilketa 23:00 aldera gertatu zen. Familiaren etxean izan zen: biktimaren eta beste anaia baten bizilekua zen. Hilketaren akusatua beste etxebizitza batean bizi zen bikotekidearekin. Hilketaren ondoren, dozena erdi bat lagun bildu ziren eraikinaren atarian gertakariarekin harrituta. Ondoren iritsi ziren auzitegiko medikuak.

Atxilotu eta gero, ustezko hiltzailea ertzain etxera eraman zuten deklaratzera, eta atzo arratsaldean epailearen esku utzi zuten, eta hark kartzelatzea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.