martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Bi agendak nola uztartu

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Errotik aldatu ditu gauza askoCOVID-19aren etorrera gogorrak: osasuna, bizitza soziala, zerbitzuak, irakaskuntza, lana, lehentasun irizpideak... Badaude gure inguruko estatuentzat balio duen zerrenda horretatik kanpo geratzen diren atal batzuk, hain zuzen ere,estaturik ez daukagun nazioontzat ere garrantzia handikoak direnak: erabakitzeko eskubidea, hizkuntza, kultura...

Bi agenda dauzkagu guk: beste handiek daukatena, eta gure agenda nazionala. Nola eutsi era aktiboan bigarren agendari, gure herritarrek, logikoa denez, lehen agendan badaukate burua? Nola adierazi bigarren agendaz kezkatzea ere ez dela fribolitate bat, ez dela, gertatzen ari dena ikusita ere, arimarik ez daukan jendearen apeta? Pandemiak parametro asko aldarazi dizkigunez gero, oso serio pentsatu beharko genuke zein den biderik eraginkorrena gure herrikideak, gutxienez pandemia aurretik aktibo zeudenak, lan horretara itzultzeko.

Orain gauden egoera murriztuan zenbat iraungo dugun jakin arte —ezer ezin dugu ziurtzat eman—, oso zaila da epe luzerako planak egitea, ez dakigulako zenbat luzatuko diren mugimendu murrizketak.

Proiektu nazionalek jasotzen duten babesa erakusteko, manifestazio jendetsuak, bilkura handiak, jaialdiak, areto beteak... antolatu izan ditugu hamarkadotan. Datozen urteotan hori ezinezkoa bada, eta horrela ematen du, zer egin? Zein da bide alternatiboa? Irudimena estutu beharko dugu gogotik, lehendik zaila zegoena are zailagoa jarri digulako pandemiak; eta irtenbide birtualek ez dutelako, itxuraz, indar bera erakusten.

Zailtasun gehigarri bat. Nola hartuko dute pandemia oso gertutik pairatu duten herritarrek Espainiako Gobernuak pandemiarekin egin duen kudeaketa txarra erabiltzea eskaera nazionalak plazaratzeko orduan?

Garbi dago ezin ditugula alde batera utzi eskaera nazional horiek, ezta beste asko ere, baina asmatu egin behar dugu gure aurka bihur ez daitezen, urteetan egindako lanazaputz litekeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.