martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Ipar Euskal Herrian, goraka

2021eko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Zuek bezala Ipar Katalunian, Vicent, guk ere eduki dugu Ipar Euskal Herrian departamenduko hauteskundeen lehen itzulia, iragan igandean. Ez dira hauteskunde horiek gure herritarren ustez garrantzitsuenak, egon den abstentzioak erakutsi duen legez. Hauteskunde horien balorazioari pandemia erantsita, erraz ulertzen da abstentzioaren langa baxua.

EH Bai da aurkeztu zen zerrenda abertzale bakarra ezkerreko abertzaleak dira; Hego Euskal Herrian ez bezala, EAJk oso indar gutxi dauka Ipar Euskal Herrian, eta, ondorioz, ez du zerrenda propioa aurkeztu. Udal hauteskundeak dira boto emaile abertzaleentzat hauteskunderik preziatuenak, herriz herri egindako lanaren uzta bildu eta neurtzeko tresnarik egokiena delako. Liga handietan ezin lehiatuta, berezkoa daukate alderdi txikiek lehentasuna ematea udal hauteskundeei; oinarria ondo lantzea ezinbestekoa baita gora egiteko. CUPek hamarkadatan herrietan egindako lana da adibide egokia, txikitik nola haz litekeen erakusteko.

Urte batzuetan hazi ezinik ibilita, goranzko joera etengabekoa daramate ezkerreko abertzaleek azken hamarkadan, eta datu zehatzagoen faltan esan genezakeharrera ona daukatela belaunaldi gazteen artean, alegia, ondo kokatzen ari direla etorkizunerako. Igandean abstentzioak gora egin arren, EH Baik nabarmen egin zuen gora boto kopuruan.

Zuek, Maria, ez daukazue guk daukagun eta katalanek daukaten lurralde zatiketa. Galizia, besterik esaten ez diguzuen bitartean, lau herrialdek osatzen dute, urruti daukazuen Buenos Aires eta gertuago daukazuen Trintxerpe kontuan hartu gabe. Hori abantaila handia da nazio proiektua diseinatu eta aurrera eramateko. Zuen «laurak bat» errazagoa da gure «zazpiak bat» eta katalanen «laurak bat» baino.

Hau da denboraldi honetako azken emaitza. Plazera izan da zuek biokin iganderoko tarte hau partekatuz elkarren berri edukitzea. Uda ona igaro, hartu atseden, eta irailaren hasieran egingo dugu topo berriro, ea elkarri albiste onak emateko moduan gauden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.