martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Inoiz ez da garai ona

2022ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Oso egun gogorrak ari zarete bizitzen Galizian, Maria, Vila de Pitanxo arrainontziaren hondoratzea dela medio. Urruti jazo da gainera nahigabea, euskaldunontzat oso ezaguna den Ternua hotzean. Hau idazteko orduan, hiru marinel erreskatatu dituzte bizirik, hamar hilotz, eta beste hamaikaren arrastorik ez dago. Aspaldi Galizian egon den tragediarik handiena izango da asteon gertatu dena.

Arrantzale horiek arrantzatutako arraina jaten dugunean ez litzaiguke gaizki etorriko gogoratzea oso egoera gogorrean lan egiten duten langileen ahaleginari esker gozatzen dugula ahoa. Komeni da gogoratzea.

Joan den astelehenean Pere Aragones lehendakari katalanak eman zuen hitzaldiaren mezu nagusietako bat izan zen Kataluniako arazoa azkar konpontzen ez bazen errazago edukiko duela eskuin muturrak Espainiako Gobernura iristea. Asteak daramatza Kataluniako Gobernuak mahaiaren bilera eskatzen Espainiakoari; erantzunik ez du jasotzen ordea.

Gaztela eta Leongo hauteskunde erregionalen kanpainaren erdian ez zela komeni, eta itxaroteko eskatu zieten Madrilgo analistek katalanei. Behin hauteskunde horiek eginda, ez litzateke arazorik egon behar mahai ingurura biltzeko. Orain esango dute erregio horretako gobernua osatu bitartean ez dela ideia ona, PPren eta Voxen arteko akordioa azkartu lezakeela mahaiaren argazkiak, eta hobe dela denbora pasatzen uztea. Inoiz ez da garai ona izango mahai horretan ezer egiteko, uste baino lehenago iritsiko zaigulako Espainiako hauteskundeetako aurre denbora. Borondaterik ez dagonean, beti asmatzen dira aitzakiak.

Aragonesen proposamenak tarteka pizten den eztabaidari zabaldu dizkio ateak. Ba ote dago Espainian alderdi politiko garrantzitsurik bere estatusa arriskuan jartzeko prest dagoena gu hiruron herrion erabakitzeko eskubidea onartzeagatik?

Ez da egon historian zehar, eta ez da egongo etorkizunean. Hobe Europara begiratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.