Donostiako 69. Zinemaldia. Zuzendari Berriak. KRITIKA

Babes hormak

Uxue Arzelus Lasa.
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
'Hon-Ja Sa-Neun Sa-Ram-Deul / Aloners'

Zuzendaria: Hong Sung-eun. Herrialdea: Hgo Korea.Iraupena: 90 minutu.

Jina bakarrik bizi da. Bakarrik bazkaltzen du. Bakarrik hartzen du egunero autobusa, eta bakarrik egiten du lan. Bakardade horretan seguru sentitzen da. Telebista, ordenagailua eta sakelakoa piztu eta ingurukoaz ahazten da. Hainbat gertakarik errutina bakarti hori kolokan jarriko dute, eta horren seguru eta erosoa zirudien bizitza birplanteatu beharko du Jinak.

Bakardadea eta honek sortzen dituen hormak aztertzen ditu Hon Ja Sa-Neun Sa-Ram-Deul / Aloners-ek, geure burua babesteko eraikitzen ditugun horma horiek; bakarrik egonda ezerk eta inork ezin baitigu minik egin. Hong Sung-eun zuzendari hegokorearraren lehen film luzea da, eta Jeonju-ko jaialdian lehiatu ondoren emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Gong Seung-yeon-ek, Jinaren azalean jartzeagatik. Izan ere, filmaren pisua darama protagonistak, eta haren bilakaera oso era dotorean antzeztu du Seung-yeon-ek: presarik gabe emandako aldaketa sotilekin. Haren espresibitate urriak eta erakusten duen apatiak ikuslea aldendu baino gehiago, haren egoera ulertu nahi izatera eramango du. Zuzendariak eta filmaren gainotzeko arloek asko lagundu dute, noski, eta ingurune aparta sortu dute Jinaren bakardadea islatzeko: argiztapen hotza, pantailen presentzia konstantea, soinu bandaren hutsuneak, gainontzeko pertsonaien lanketa bikaina eta gidoia aurrera daramaten detaile txikiak. Nolabait bakardadea partekatutako zerbait izatea lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.