martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Maradonarentzat ere zaila

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Animatuta dago Espainiako aurrekontuenonarpen prozesua, aurrekoetan parte hartu ez zuten talde berriak agertu direlako futbol zelaian. Gurean, EH Bilduk —Maradona gogoan—, baloia hatz puntarekin jota, komunikabideetan astebete iraun zuen gola sartu zuen EAJren atean. Jokalari jeltzaleek, arbitroa inguratu, protesta ozena egin, eta lortu zuten arbitroak hurrengo jokaldietan haien aldeko jarrera edukitzea. Urteetako eskarmentua.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren interesak hobeto nork babesten dituen ligan, lotsagabetu egin zaio iaz mailaz igo zen EH Bildu orain arte kategoria horretan hamarkadatan bakarrik aritu den EAJri. Ukaezina da EH Bilduk Podemoseko marrazainaren laguntza daukala ahalegin horretan, arbitro nagusiak ondo begiratzen diola bezain ukaezina. Luze joko du partidak, eta, segur aski, bi luzapen eta penaltiak beharko dira irabazlea nor den jakiteko.

Katalunian, zelaian dauden taldeetako bik, Junts per Catalunyak eta CUPek, partidara ez aurkeztea erabaki dutenez, geratzen diren bietatik —ERC eta PDeCAT— ERCk ez dauka lehiakide zuzenik norgehiagoka horretan. Baina itzuliko partida Katalunian jokatuko dela jakitun —datorren otsailaren 14an izango da—, euskaldunen artekoa baino korapilatsuagoa da; aldi berean bi partida jokatzen ari direlako Kataluniako taldeak eta Espainiako pare bat ere bai (PsC-PSOE eta Ciudadanos), biak ahalegin handia eskatzen dutenak. Ez da komeni Comukoak ahaztea, hiruko futbol bila dabiltza.

Galizian, BNG da jokalari bakarra, ez dauka areriorik, baina partidatik kanpo geratzeko arriskua dauka, arbitroak ez dituelako gonbidatu, oraingoz, partidaren oinarrizko arauak adostera. Arbitroa aukeratu zutenean bai, orduan ezinbestekoa zen BNGren parte hartzea, baina ordukoabstentzio batzuk orain baiezko direnez... Azken minutuan bada ere, deituko die arbitroak.

Futbolari argentinarraren argitasuna beharko da aurreikusteko nola geratuko diren azkenean aldi batera jokatzen ari diren txapelketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.