Noiz sortua: 2018-02-23 00:30:00

Pentsiodunak protestan

Pentsiodunek ere, planto martxoaren 8an

Berria -

2018ko otsailak 23

Duintasuna elkarteko erretiratu eta pentsiodunek bat egin dute martxoaren 8rako Emakumeok* planto! leloarekin deitutako lanuzte feministarekin. Elkarteko emakumeek egun horretan ez dute erosketarik egingo, ez dute otordurik prestatuko eta ez dute zaintza lanik beteko. Gauza bera egiteko deia egin diete erretiratu eta pentsiodun emakumeei, eta egun horretako mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu. Era berean, gizonezkoei eskatu diete egun horretan eurek hartzeko normalean emakume pentsiodunek egiten dituzten lanak.

«Guretzat garbi dago sistema honek ez duela funtzionatzen emakumeon ekarpenik gabe, eta adineko emakumeok zeregin asko betetzen ditugu sistema honek ezarritako bizi baldintza gogorrak direla eta», azaldu dute. «Sistema patriarkal honi erakutsi nahi diogu emakumeok garela euskarriak. Gu gelditzen baldin bagara, gizarte honek ez du funtzionatzen».

Halaber, salatu dute emakume erretiratuek familia zaintzen pasatu dutela «bizi osoa», eta orain ez daukatela pentsio eskubiderik. Horrez gain, gogora ekarri dute bereziki emakumeek jasaten dutela prekaritatea pentsiodunen artean ere: «Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 86.294 emakumek 600 euro baino gutxiagoko pentsioa daukate».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna