'Kafala' sistema, XXI. mendeko esklabotza

2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Bermatu aditzaren itzulpena da kafala hitz arabiarra. Jurisprudentzia islamiarrean, haur musulman umezurtzak hezteko erabiltzen den kontzeptu bat da, eta XX. mendearen amaieran lan harremanetara hedatu zen. Besteak beste, Ekialde Hurbileko herrialde askotan langile migratzaileak hartzeko sistemari ematen dio kafala-k izena. Sistema erdi esklabista gisa definitzen dute adituek; izan ere, herrialdera lanera joan nahi dutenek aurrez lotu behar dute lana enpresa kontratatzailearekin, eta, behin herrialdean, langileek enpresaren baimena behar dute gidabaimena ateratzeko, bankuan kontu bat irekitzeko, lanez aldatzeko, lana uzteko eta jaioterrira itzultzeko.

2009an onartutako lege bati esker bermatu zuten kafala bidez langileak hartzea, baina, nazioarteko presioengatik, hura abolitzeko prozesuari ekin zion gobernuak, Nazioarteko Lan Erakundearekin batera. 2020ko urtarrilean, migratzaileen mugitzeko askatasuna bermatzeko legea onartu zuten, eta, urte bereko abuztuan, lanez aldatzeko agiri baten beharra ezeztatu zuten beste lege batekin. Hala ere, GKEek salatu dute langile gehienek oraindik ez dutela eskubiderikaske mugitzeko eta lanez aldatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.