Euskal Herritik, dolu eta laudorio adierazpenak

2016ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Euskal Herrian bertan ere hainbat dolu adierazpen egin dituzte Fidel Castroren heriotza dela eta. Bilbon, elkarretaratzera deitu zuen atzo bertan Euskadi-Kuba elkarteak. Ohar batean nabarmendu zuen haren ekintzek «mundu libreago, justuago, berdintsuago eta gizatiarrago bat» ekarri dutela.

Antzera, baina beste hitz batzuekin mintzatu da Arnaldo Otegi, Sortuko idazkari nagusia, Euskal Herriko ezker abertzalearen izenean. «Gizateriak bere seme handietako bat galdu du gaur [atzo]. Gaur, gure herrien askapenaren, berdintasunaren eta sozialismoaren alde borrokan dihardugun gizon eta emakumeok XX. mendeko iraultzaile handienetako bat galdu dugu». Otegik gogora ekarri du, halaber, Castrok beti babestu izan zuela herrien burujabetza: «Castro iraultzaile internazionalista izan zen, eta beti egon zen, Euskal Herriaren moduan, euren askatasunaren alde borroka egiten duten herrien alboan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.