Lanbideren errezeta: lanaldiak eta soldatak jaistea

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Ziur aski gazteen lan merkatuari buruzko txostenaren elementurik deigarriena gomendioen azken paragrafoan dator. Egileen ustez, dagoen enplegu guztia populazio aktiboaren artean banatu beharko litzateke, herritar guztiek lan egin eta ekonomikoki independenteak izate aldera. Hala, epe ertain edo luzera lanaldi osoa bospasei ordura eta murriztua bizpahiru ordura jaitsi beharko lirateke. Ez daude kezkatuta horren ondorioz ordaina murriztearekin: «Urte batzuk igarota, prezioak automatikoki egokituko lirateke jasotako soldaten arabera», argudiatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.