Imarkoaingo bidesaria doan eta aldaketak trenean

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
AP-15 autobideko Imarkoaingo bidesaria doakoa izango da bi noranzkoetan, N-121 errepidean izandako kalteak konpondu arte. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, hilabete bat edo bi beharko dituzte. Kalte larrienak Puiu inguruan izan dira. Tarte batean errepidea bitan banatuta geratu da. Puiu eta Tafalla arteko bidea ezin da N-121 errepidetik egin, Artaxoa-Tafalla errepidetik (NA-6030) egin behar da. Horrez gain, bigarren mailako hainbat bide itxita daude: NA-1240, NA-5330, NA-5331 eta NA-5381 Santakaran, Pitillasen eta Murillo el Cuenden; eta NA-5300 eta NA-5301 Erriberrin eta Beiren. Sansoaingo sarrera itxita dago, Zidakos ibaiko zubia erori egin delako. Mendi bide bat ari dira prestatzen. Tafalla eta Garinoain arteko trenbidea ere itxi dute. Iruñetik ala Iruñera doazenek autobusean egingo dute bidaia, eta Zaragozan edo Tuteran hartuko dute berriz trena. Donostia-Bartzelona ibilbidekoak Miranda Ebrotik eramango dituzte, trenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.