Inoizko jaitsiera bortitzena izan du Markit indizeak

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Berrogeialdi osoek eta erdizkakoek sekulako geldialdia eman diote Europako ekonomiari. Lehen datu ofizialak datorren astean iritsiko dira, langabe kopuruaren hazkundearen bitartez, baina aste batzuk beharko dira barne produktu gordinaren jaitsieraren lehen kalkuluak jakiteko. Baina zenbaki gorriak izango direla aurreratu dute konfiantza indizeek. Haien artean ezagunenak, IHS Markitek, enpresen erosketa sailetako arduradunen iritziekin osatutakoak, bere historiako jaitsierarik handiena erakutsi du: otsailean, 51,6 puntuan zegoen, eta martxoan, berriz, 31,4an.«Jarduera ekonomikoa amildu egin da martxoan, finantza krisiaren garairik gogo- rrenean ikusitakoa baino askoz gehiago», azaldu du Chris Williamson IHS Markit-eko ekonomistaburuak. Jaitsiera handiagoa da zerbitzuetan, industrian baino. Apirileko datuak are okerragoak izatea espero da.

Pandemiak zenbat iraungo duen oraindik jakiterik ez dagoenez, Goldman Sachs ausartu da ekonomiak jasoko duen kolpea iragartzera: Italian %11,6 txikituko da BPGa, Espainian %9,7, Alemanian %8,9, Erresuma Batuan %7,5, eta Frantzian %7,4. 2021ean berreskuratuko litzateke jaitsiera horren zatirik handiena, baina ez osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.