«EAJ da PP Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal labelarekin»

xabier martin
Donostia
2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
«Eragindako kaltea» onartu du ETAk, eta gatazkan parte hartze zuzenik ez zutenei» barkamena eskatu die. ETAren bukaeraren iragarpenaren aurreko adierazpen modura hartu dute eragile gehienek.

Zer-nolako balioa dauka adierazpen horrek gaurko egoera politikoan? EAJ burujabetasunera erakartzeko saioa ere bazen ELArekin garatzen ari zineten aliantza; honek lagundu dezake horretan?

Burujabetzan aurrera egingo badugu, argi dago estatuarekin konfrontazio maila bat beharko dela; nazioa garela eta erabakitzeko eskubidea dugula aitortzea ez da eraikiko aldebiko harremanez, berdinetik berdinera alegia. Eta EAJ ez dugu ikusten estatuarekin konfrontatzen. PPren aurrekontuak babesten ikusten dugu, haren politika neoliberal berak aplikatzen. EAJ da PP EAEn, euskal labelarekin.

ETAren azken urratsaz zer diozu?

Ekarpen garrantzitsua da, ariketa zintzoa, eragindako sufrimenduaren aitortza bat badelako, biktimei begirako aitortza bat badelako, eta horrelako egoerak berriro ez errepikatzeko konpromisoa dagoelako. Gatazkaren ondorioak konpontzeko oinarri oso sendoak ezartzen dituela uste dugu. Gustatuko litzaiguke gatazka horretako eragile guztiek horrelako zintzotasun ariketa bat egiteko gaitasuna erakustea, eta ez dugu ikusten estatua horretan. Ez dugu PSOE GALi buruzko horrelako ariketa bat egiten ikusten, ezta EAJ sakabanaketari buruzko autokritika egiten ere, edota Ertzaintzak torturatu egin zuela aitortzen.

Agian, dena parekatzen ari zarela esango lizukete askok?

Hemen gatazka bat egon da, alde askotako sufrimenduekin, biktimekin eta bidegabekeriekin. Sufrimendua ez da soilik alde batetik etorri. Eragile guztiek egin beharko lukete zintzotasun ariketa.

Presoen egoeran aldaketarik ekartzen lagunduko ote du?

Orain giza eskubideen urraketa nabariena eta larriena preso eta iheslariena da. Salbuespeneko legediari eusteko konpromiso argia dauka estatu espainiarrak. Eta orain gelditzen den erronka nagusia egoera hori aldatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.